Kristau Eskola ofizialki Cambridgeko Zentro Irekia da (ES299); beraz, unibertsitate prestigiotsu horren azterketak eskain diezazkioke gizarte osoari haren 122 ikastetxeen bitartez.

Merkatuan daudenak baino prezio hobeagoak eskainita, Kristau Eskolak erraztasunak eman nahi dizkie Cambridgeko titulu ofizial bat eskuratu nahi duten pertsona guztiei, beren helburua bete dezaten, ikastetxeetako gertutasuna ere bermatuta. Horrela, elkartearen konpromisoaren parte diren balioak, hala nola berdintasuna eta gizarte kohesioa, bultzatzen lagundu nahi dugu. Erresuma Batuko unibertsitate prestigiotsu horren tituluen eskaintza gizarte osora zabaldu nahi dugu.

Hurbiltasunaz gainera, Kristau Eskolak balio bat gehitu nahi dio bere eskaintzari; hain zuzen, Computer Based azterketak antolatuko ditu, beharrezkoa den azpiegitura egokituta eskaerari hobe erantzun diezaioketen ikastetxeetan. Aukera horrek, gainera, azterketa arruntak egiteko beste data batzuk aukeratzea ahalbidetzen du; horrela, pertsona batzuek azterketa akademikoen edo lan kargaren eragozpena gainditu ahal izango dute.

Kristau Eskolak prestakuntza integrala xede duen proiektu pedagogikoaren zutabeetako batean kokatzen du ekimen hau: eleaniztasuna sustatzea. Haren adarretako batean, ingeleseko irakaskuntzarenean, Kristau Eskolak hazten jarraitzen du, eta ikastetxeei ebaluazio konparatiborako ariketa bat eskaintzen die (English Benchmarking Test).

Matrikula zaitez

Maila proba

Hurrengo atalean Cambridge English maila zehazteko, azterketa online labur eta doakoa egin dezakezu. Horrela jakin dezakezu zein mailatan zauden.

  • Azterketak erantzun anitzeko 25 galdera dauzka
  • Ez dago denbora mugarik
  • Erantzunak azterketa bukatu ondoren ikusteko aukera izango duzu
  • Azterketa bukatzeko beharrezkoa da galdera guztiak erantzutea

Azterketa Aukera Zabala