Aukera

AUKERA ekimenaren xedea da KRISTAU ESKOLAko sareko ikastetxe guztien aurrerapen eraginkorra gauzatzea, ikas-irakaskuntzako prozesuan baliabide teknologikoak areagotzeko eta horien erabilera orokortzeko asmoz, aldaketa metodologiko eta pedagogikorako proiekzio argiarekin.

AUKERA sareko ikastetxe guztiei zuzendua dago, salbuespenik gabe, eta birtualizazio prozesuan abala emateko eta babesteko konpromisoa du, ilusioz beteriko erronka den gune horretan arrakasta izan dezaten.

 

AUKERA PROGRAMAKO GAKOAK

3 ideia nagusitatik abiatzen da, jarduteko ildo nagusien oinarri gisa:


SARE LANA

SAREKO LANA sustatzea, ikastetxeen aurrerapena estimulatuz esperientzia eta praktika onak partekatzen dituzten heinean, baita KRISTAU ESKOLAko sareko sinergiez baliatuz ere, baliabidek modu efizienteagoan eta eraginkorragoan erabiltzeko.

  • IKT arduradunen eta ikastetxe ugaritako irakasle berritzaileen artean sare ekintzaileak sortzen, “Ikaskuntzako eta teknologiako espezialistak” izeneko Prestakuntza Programaren bidez.
  • Jardunaldietan Sareko ikastetxe abangoardistek garatutako IKT proiektuen hedapena eta ezagutza sustatzen, ikastetxe horietarako bisitak antolatzen eta horiek Blog Proiektu, sare sozial eta bestelako euskarri digitalen bidez hedatzen.

JAUZI DIGITALA

Puntako ikastetxeen eta apalenen arteko JAUZI DIGITALA SAIHESTEKO lan egitea, eta, hartara, gure ikasle guztiei aukera berdintasuna eskaintzeko.

  • Laguntza espezifikoa eta ikastetxe bakoitzaren beharrizanen araberakoa eskaintzea, honako hauen bidez:
    • “IKT proiektuak: diagnostikoa eta IKT plana” programa.
    • “Diagnostikoa eta IKT Ekintza Plana martxan jartzea” aholkularitza eta laguntza programaren bidez.

TRESNAK eta KUDEAKETARAKO BALIABIDEAK

Aldaketako, formakuntzako eta IKTak pixkanaka ezartzeko prozesua ahalik eta hobekien eta eraginkorren gauzatzeko beharrezkoak diren TRESNAK eta KUDEAKETARAKO BALIABIDEAK eskaintzea ikastetxeei.

  • Ikastetxeen Birtualizazio Eredua (IBE) gauzatu dugu, eta hobekuntza pedagogikoa babesten duen IKTak ezartzeko erreferentziazko marko komuna da, aldi baterako egonkortasuna eta diagnostikorako tresna koherentea eskainiz.
  • Prestakuntza Estrategia garatu dugu, Kristau Eskolako sareko irakasleen artean gaitasun digitala etengabe eskuratzeko beharrezkoa den euskarria eskainiz.