shutterstock_215848411

ES-299 Cambridge-ko Zentro Irekiak maila desberdinetara egokitzen diren azterketa sorta zabala eskaintzen du, egun hain garrantzitsua den norberaren gaitasun linguistikoa entitate ofizial batengandik egiaztatua gera dadin Cambridge-ko egiaztagiriak baliotsuak direla jabetuta.

Gainera, merkatuan aurki daitezkeen prezio lehiakorrenak ezartzen ditu gainera hizkuntza batean egiaztatzeko aukera gizartearen gehiengo batera zabaltzeko asmoarekin.

ANIZTU planaren barruan

Ikaslearen benetako eleaniztasuna bultzatzeko, Kristau Eskolak ES-299 Zentro Irekiaren egitasmoa diseinatu du, hain zuzen ere gure hezkuntza proiektuaren barne ikasleen eleaniztasuna lortzea baita zeregin garrantzitsuenetako bat. ANIZTU planak irakasleentzat trebakuntza, ebaluazio diagnosia, barnetegi eta elkarrizketa laguntzaile programak edota Cambridge-ko egiaztagirien eskaintza hartzen ditu barne.

Izen ematea, web orriaren bitartez

Azterketa desberdinetan izena emateko Kristau Eskolako web orrira jo daiteke, bertako online dendan azterketen eskaintza luzatuko delarik. Matrikulazio prozesuaren ondoren azterketa tokira agertzeko argibideak jasoko ditu hautagai bakoitzak eta, bere kasuan, baita titulu ofiziala jasotzeko ere.

2016-2017 AZTERKETA ARRUNTEN DEIALDIA

 

Azaroko deialdia: irailaren 1etik urriaren 5a arte matrikulazioa irekia

Azterketa Idaztzizkoa Ahozkoa
PET Azaroak 12 Azaroaren 5etik 13ra

 

Abenduko deialdia: irailaren 1etik urriaren 19ra arte matrikulazioa irekia

Azterketa Idatzizkoa Ahozkoa
FCE Abenduak 10 Azaroaren 17tik abenduaren 11ra
FCE for schools Abenduak 3 Azaroaren 26tik abenduaren 4ra
CAE Abenduak 3 Azaroaren 18tik abenduaren 4ra
CPE Azaroak 26 Azaroaren 18tik abenduaren 4ra

 

Martxoako deialdia:

Azterketa Idatzizkoa
PET Martxoak 18
FCE Martxoak 4
FCE for schools Martxoak 18
CAE Martxoak 11
CPE Martxoak 11

 

Maiatzeko deialdia (Leioako Irlandesas Ikastetxean)

Azterketa Idatzizkoa
CPE Maiatzak 6

 

Ekaineko I. deialdia:

Azterketa Idatzizkoa
KET for schools Ekainak 10
PET Ekainak 17
PET for schools Ekainak 10
FCE Ekainak 3
FCE for schools Ekainak 10
CAE Ekainak 3

 

Ekaineko II. deialdia:

Azterketa Idatzizkoa
FCE Ekainak 24

 

Uztaileko deialdia:

Azterketa Idatzizkoa
FCE Uztailak 27 (Nazaret Zentroa)
CAE Uztailak 8

 

BEC Deialdia:

Azterketa honetan interesatuta dauden pertsonak Kristau Eskolaren Cambridge-ko arduradunarekin kontaktuan jarri behar dira.