IMG_5756

Urtarrilaren 27an, Kristau Eskolak “Gela Berritzaileak” topaketaren hirugarren edizioa gauzatu zuen. Ekitaldia Deustuko Unibertsitatean egin zen, eta 200 pertsonatik gora bertaratu ziren, besteak beste, Kristau Eskolako sareko zuzendariak, irakasleak eta IKT arduradunak, bai eta erakunde eta kolaboratzaileak ere.

Gonbidatutako aditu gisa, Mercé Gisbert (Hezkuntzako Zientzietan doktorea eta Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologietan aditua) eta Tíscar Lara (Industria Antolaketa Eskolako (EOI) Komunikazio zuzendaria) aritu dira.

Mercé Gisbertek bere hitzaldian honakoa nabarmendu zuen egungo Gizarte Digitalaren inguruan: “ikastetxeei egitura eta profil desberdina izatea eskatzen die, orain arte diseinatu eta garatu izan denaren alboan, eta, horretarako, beharrezkoa da herritar eta profesional trebatuak izatea, aldaketa iraunkor eta etengabea kudeatzeko”.

Ikas-irakaskuntzako egoera berri horren aldean, Tíscar Larak zera azpimarratu zuen: “konponbidea ikasle iraunkor gisa aitortu eta sareak eskaintzen dizkigun aukerak esploratzea da, gure gaitasuna garatu ahal izateko, beste profesional batzuekin konektatzeko eta kultura digitaleko gakoak esperimentatzeko testuingurua izan dadin”.

Praktika onak eta IKT esperientziak partekatzea

Hautatutako ikastetxeetako zenbait proiektu aurkeztu ziren Gela Berritzaileen III. Jardunaldian, eta bertaratutakoei ekimen inspiragarriak eskaini zitzaizkien, beren ikastetxeetan aplika ditzaten.

  1. BERRIO OTXOA:  Twining esperientzia Haur eta Lehen Hezkuntzan.
  2. SANTA MARÍA DE ARTAGAN:  EDMODO, ikasgelako aldaketarako eragilea.
  3. ANTONIANO: Videolit (irakurketa batetik bideoa sortzea) gauzapena.
  4. DEUSTUKO SALESIARRAK:  GOOGLE SITE, proiektuekin lan egiteko aliatua (Robotika eta programazioa proiektua).
  5. MARÍA RIVIER FUNDAZIOA:  ikasgelako birtualizaziorako sare-lana.
  6. PAULA MONTAL ESKOLA: motibaziorako giltza.
  7. JESUITAK DURANGO:  One Note baliabidearen erabilpena DBHko 1. eta 2. mailatan, koaderno digitala garatzeko.
  8. B.V.M. IRLANDESAS: irrati-nobela, “Tormeseko itsumutila” istoriora hurbiltzeko modua.