KET (A2 maila): Key English Test (KET) gisa ere ezaguna da, eta oinarrizko mailako titulua da, egoera errazetan komunikatzeko ingelesa erabili dezakeela egiaztatzeko. Ingelesaren ikaskuntza-prozesua modu egokian hasi dela ziurtatzen du.
PET (B1 maila): Preliminary English Test (PET) gisa ere ezaguna da, eta erdi-mailako titulua da. Ingelesezko hizkuntza-trebetasunak lan egiteko, ikasteko eta bidaiatzeko erabiltzeko gai dela ziurtatzen du.
FIRST (B2 maila): First Certificate in English (FCE) gisa ere ezaguna da, eta erdi-maila altuko titulua da. Idatzizko eta ahozko eguneroko ingelesa erabiltzeko gai dela adierazten du, laneko eta hezkuntza xedeetarako.

CAE (C1 maila): Advanced (CAE) gisa ere ezaguna da, eta ikasleak maila aurreratua duela egiaztatzen du. Ingelesaren menderakuntza altua duela egiaztatzen du.