Antoniano Ikastetxeko xedea ikaslearen garapen pertsonala bultzatzea da, baloreetan oinarritutako hezkuntza euskaldun eta eleanitzean eta gizarte aldakor honetara egokitzeko izaera berritzailea sustatuz.
Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista izan dadin adimen anitzen teorian oinarrituta.
Ekipo lana bultzatzen dugu ikasketa kooperatiboaren bidez. Ikasleen interesetatik abiatuz, erakargarriak egingo zaizkien eta euren eguneroko bizitzarako baliagarri izango zaizkien proiektuak diseinatuz.
Oso gertuko ikastetxea gara. Ikasle bakoitzari egiten diogu jarraipena. Esan daiteke eta esaten dugu tutoretza , orientazioa eta aniztasunaren trataera direla gure indargune nagusiak. Ahaztu gabe familia eta langile guztiok elkarrekin komunitate bat osatzen dugula. Guztien beharrak hartzen ditugu kontuan, haurrenak eta familienak, eta horietatik abiatzen gara bakoitzaren onena lortzeko.
Zoriontsuak izateko erabakia hartuta bihotzez egiten dugu lan, gure ikasleak ere zoriontsu izan daitezen lanean, beraien nahiak eta ametsak lor ditzaten bidea eraikiko dugu elkarrekin.
Gipuzkoa Kalea, 3
20800 Zarautz
Gipuzkoa
informazioa@antoniano.com
943830286
40Ikasgela
56Hezitzaileak
580Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
- Batxilergoa
- Heziketa Berezia
Hizkuntza eredua
- D eredua
Zerbitzuak
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela