Hondarribia

Egiluze Hijas de la Cruz Hondarribia

2 urtetik 16 bitarterako hezkuntza

Webgunean sartu

Gure Ikastetxea lerro bakarrekoa, eta 0 urtetik 16 urte bitarteko neska-mutilei eta euren familiei kalitatezko hezkuntza osoa eskaini nahi diena, pertsonak abiapuntu, erdigune eta helmuga izanik, neska-mutil horien jatorria, erlijioa, kultura edo gaitasuna ezein delarik ere ateak zabalik dituena.

Inklusibo eta integratzailea.

Ikastetxeak elkartasunezko konpromisoa du behartsuenekin, ingurunearekin, ingurumenarekin eta bertako kulturarekin, hurbileko tratua, banakako arreta, familiarteko giroa eta baloreak transmitituz eta sustatuz, herriaren parte izanik eta herriko bizitzan parte hartuz. Herriarekiko hartu-eman horren errekonozimendu dugu herriak 2003an emandako “urrezko garaikurra”.

Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztion konpromisoa dugu egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea, arduraz eta koherentziaz jokatuz, talde lanean proaktiboki arituz, eta guztion inplikazioa bultzatuz, familia giroan, etxean bezala senti gaitezen.

Fraxkueneko Murrua, 1
20280 Hondarribia
Gipuzkoa

943641036

20Ikasgela

30Hezitzaileak

366Ikasle

Hezkuntza maila

  • Haur hezkuntza
  • Lehen hezkuntza
  • DBH
  • Heziketa Berezia

Hizkuntza eredua

  • D eredua

Zerbitzuak

  • Autobusa
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

“Eskola hau aukeratu dut haurra etxean bezala sentitzen delako, ez soilik ikasle gisa, pertsona gisa baizik. Nire eskola ere bada, bertan ikasia naizelako, irakasleak ezagutzen ditugulako eta gertuko harremana dugulako. Gure seme-alabak egunez egun hobeak izan daitezen lortzen dute, ikasle bakoitzari eskainitako arretaren bidez haien beharrak asetzen saiatzen direlako. Berdinen arteko begirunean oinarrituz, etxeko baloreak garatzen diren familia bat delako.”

Aita

“Eskola gogoko dut etorkizunerako prestatu eta pertsona hobeak izaten laguntzen digutelako. Denak berdinak garelako. Lagun pila egiteaz gain, oso ongi pasatzen dugulako eta irakasleak hurbil ditugulako, beti laguntzeko prest.”

Ikaslea

“Taldearen baloreek norbanakoarenak baino bide luzeagotik eramaten gaituztela erakutsi digute. Beti ere, maitasuna eta begirunea elkarbizitzaren oinarri hartuta.”

Ikasle ohia