Karmengo Ama Ikastetxean ebanjelioko baloreak bizi eta transmititzen doguz Karmeldar Misiolari Teresatarren Francisco Palau i Quer doatsua bere fundatzailearengandik jasotako karismaren arabera. Profesionaltasunez, koherentziaz eta inguruko beharrizanei erantzuteko sentiberatasunez lan egiten dogu.
Gure hezkuntza ekintzan, konpromisoagaz eta modu eraginkorrean familia, giza eta talde giroan eragiteko gai diren 0-16 urte bitarteko PERTSONAK hezten doguz. Horregatik, gure proposamen pedagogikoan Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa, Barnerakotasuna, Jasangarritasuna, Normaltasun Lingüistikoa eta Hezkidetza proiektuak garatzen doguz.
Familia giroa eta talde grina lan ardatz lez lantzen doguz.
Berrikuntzak eta etengabeko hobekuntzak errobotika, xakea, motxila digitala proiektua, Hizkuntza Trataera Bateratua eta Ikasketa Kooperatiboa sustatzera animatzen gaitue.
Gure ardatz nagusietan kanpo ebaluazioa dogu dagokion ziurtagiria lortuz: Urrezko BIKAIN, Eskola Jasangarria, IKT Heldutasuna, maila ertaina (Sare Hezkuntza Gelan) eta Kudeaketan Zilarrezko Q.
Sabino Arana 24
48340 Amorebieta / Etxano
Bizkaia
cmtkarmengo@karmengoama.eus
946730935
36Ikasgela
54Hezitzaileak
716Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
Hizkuntza eredua
- D eredua
Zerbitzuak
- Autobusa
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela