Durango

Nevers Ikastetxea

Teknologia berriak adimen anitzak elikatzeko

Webgunean sartu

XXI. mendeko gizartearen eta lan-munduaren beharretara egokitutako eskola da gurea. Pertsona sortzaileak, kolaboratiboak, kritikoak, trebeak, teknologikoak, eleaniztunak eta autonomoak sortzeak bereizten gaitu.

Prozesu hau guztia familia-giroko inguru hurbil eta eroso batean hasten da. Haurtzaindegiko lehen urratsetatik 4. D.B.H-ra arte.

Eskolak epe luzerako funtzioa duela uste dugu Nevers Ikastetxean. Bertako ikasleak gure orainaldia dira, baina etorkizuneko profesionalak ere izango dira, beraz, egiaztatutako metodologia berritzaileetan sinesten dugu, erronkaz eta aukeraz betetako etorkizun bati aurrea hartu ahal izateko.

HEZKUNTZA PROIEKTU BATZUK

Entusiasmat
Nevers Ikastetxean EntusiasMAT–en (EMAT) alde egiten dugu, 3-5 urte bitarteko haurrentzako proposamen didaktiko-pedagogiko bat. Adimen anitzen teorian oinarrituta dago, matematika modu erabilgarrian eta praktikoan lantzea ahalbidetzen du eta irakasleei ikasleak motibatzeko baliabide ugari eskaintzen dizkie.

EntusiasMATek ikasleek matematika gai erabilgarri eta praktiko bat dela ulertzeko beharrezko guztia barne hartzen du. Azken buruan, helburua matematika ikasleen testuinguruan kokatzea da. Garrantzitsua da, ikasleek, une bakoitzean ebazten ari diren arazoetan zein estrategia erabiltzen ari diren jakitea. Finean, estrategia horiek oso erabilgarriak izango dira beraien egunerokotasunerako ere.

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Nevers Ikastetxean proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntzaren metodologia jarraitzen dugu. Ikaskuntza mota honetan, ikasleak dira euren hezkuntzaren protagonistak, paper aktiboa hartzen dute eta horrela, ulermena, pentsamendua eta motibazio akademikoa areagotzen dira.

Konfiantzaren Pedagogia
Nevers Ikastetxean, haurren behar psiko-biologikoak ulertzea helburu duen hezkuntza-filosofiaren aldeko apustua egiten dugu, modu osotasunean ulertuz eta errespetatuz. Metodologia horren aldeko apustua egiten dugu, haurrei ematen dien balioagatik eta txikienak zaintzeari begira eskaintzen duen errespetuagatik, betiere maitasun, enpatia eta begirunezko tratua eskainiz.

STEAM
Profil berritzaileago, sortzaileago eta erabakitzaileagoen eskaera gero eta handiagoari erantzunez, Nevers Ikastetxeak STEAM proiektuaren aldeko apustua egitea erabaki du; pentsamendu zientifikoa (S), teknologikoa (T), ingeniaritza (E), artea (A) eta matematika (M) integratzen dituen diziplina arteko irakaskuntza-ikaskuntza eredua.

“Ikasteko sortu” leloarekin, proiektu berri honek hainbat erronka planteatzen ditu, ikasleek beren lana hausnartuz, diseinatuz, gauzatuz eta ondoren ebaluatuz konpondu beharko dituztenak.

KiVa
Nevers Ikastetxean programa honen alde egitea erabaki genuen eskola-jazarpenaren aurka eta, aurreko ikasturtetik, gure ikasle zein irakasleak horren gainean buru belarri ari dira. KiVaren helburu nagusia ikasleak heztea, gaitzea eta ahalduntzea da, eskola-ingurunean jazarpen-egoera oro prebenitzeko eta eraginkortasunez lantzeko.

Euskara sustatzeko proiektuak
Bizi-bizi, familiak eta ikasleak euskararen erabileraren aurrean sentsibilizatu nahi dituen proiektua da. Hiru helburu nagusi ditu: hizkuntzarekiko jarrera aldatzea, erabilera sustatzea eta gure ikasleen euskara maila hobetzea.
Helburu nagusia ikasleek hizkuntza horren ahozko eta idatzizko gaitasuna sendotzea da, hainbat jarduera dinamiko egiten dituzten bitartean.

Bruno Mauricio Zabala 6
48200 Durango
Bizkaia

946810946

28Ikasgela

42Hezitzaileak

515Ikasle

Hezkuntza maila

  • Educación infantil
  • Educación primaria
  • ESO

Hizkuntza eredua

  • B eredua
  • D eredua

Zerbitzuak

  • Udalekuak
  • Jangela
  • Eskolaz kanpoko ekintzak
  • Goizeko gela

Somos un centro familiar en el que los alumnos mantienen su identidad. Trabajamos por proyectos de manera interdisciplinar, siendo el alumnado el protagonista.

Rubén Gamiz, Irakaslea

Un centro donde nos enseñan mediante proyectos y nuevas tecnologías (chromebook), los profesores son cercanos y nos cuidan como si fuéramos sus hijos.

Anne Milikua, Ikaslea