Gure ikastetxea, 115 urteko historiarekin, Hezkuntza Elkarte familiar eta hurbila izanik, ikastetxeko helburuak partekatzen eta aberasten duten pertsonaz osaturiko taldea gara.
Hainbat Proiektu eraberritzaile martxan dauzkagu.
Besteak beste: ENTUSIAMAT-en mailakako ezarpena etapa guztietan eta Xakea ingelesez 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 6. mailararte.
Hizkuntzen alde egindako apustua errealitate bat da gaur egun gure ikastetxean.
Honek sorrarazi du mailakako birmoldaketa D eredura, 2 eta 3 urteko geletatik aurrera. Izan ere, Xakea ingelesez aparte, Social Science irakasten dugu Lehen Hezkuntzako 1. mailatik.
Teknologiek ere erabateko garrantzia dute gurean.
Sare Hezkuntza Gelan programan sartzea lortu eta gero, 1 X 1 Proiektuan murgilduta gaude DBH osoan ezartzeko.
Etapa berean, eta mundua gure mugetan amaitzen ez dela, Europako beste ikastetxe batzuen arteko ikasle-trukeak egin ahal izateko lanean gabiltza, Erasmus + programak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz.
Barnekotasunaz eta Konpetentzia Espiritualaz ezin gara ahaztu.
Badaramatzagu urte batzuk Mindfulness praktikatzen ikasleekin. Alde batetik, gelditzeko eta gogoeta egiteko asmoz, eta bestetik, gure buruarekiko eta ingururekiko kontzientzia izateko helburuaz.
Meditazio mota honek sortarazten dituen bakea eta erlaxazioa bilatzen ditugu momentu desberdinetan, besteak beste, pertsonen arteko gatazkak zuzentzeko, azterketa bat baino lehen, egoera estresagarri baten ostean, eta batik bat, goizeko otoitzean klasea hasterakoan.
Ildo honetan, ikasleen eta euren familien Akonpainamendua gure Ikastetxeko funtsezko ezaugarria da.
Horrela islatuta dago, bai Taldeko tutoretzetan, bai banakako tutoretzetan ere. Adingabekoen Adimen Emozionala garatzea da gure helburu: gure sentimenduez berba egiten dugu, besteak entzuten ditugu, eta bestearen lekuan jarriz gure liskarrak konpontzen ditugu gure “Bakegunetan “.
Hau guztiarekin, lortu nahi duguna da: Ikastetxean partekatzen ditugun momentu guztiak gozamenerako eta ikasteko izatea, eta umeek gizarteratze onuragarria izatea eskolaratze arrakastatsua izateko.
Laburbilduz, gizartean elkarbizitzen ikastea, besteekin mundua partekatuz eta gure baitan dagoen bertsiorik hoberena azalduz.
Poza Lizentziatuaren Kalea, 21
48011 Bilbao
Bizkaia
direccion@elpilarbilbao.es
944437300
31Ikasgela
54Hezitzaileak
676Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
- Batxilergoa
- Heziketa Berezia
Hizkuntza eredua
- B eredua
- D eredua
Zerbitzuak
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela