San José Carmelitasen Bizkaian erreferentzia-ikastetxea izan nahi dugu, eskaintzen dugun hezkuntza akademikoki goi mailakoa izateagatik, balioen hezkuntza garatzeagatik, aniztasunari arreta eskaintzeagatik eta ikasleei bakarkako arreta emateagatik.
Guzti hori, berrikuntza pedagogiko eta teknologikoak kontua hartuta eta eleaniztasuna bultzatuta.
Eta, batez ere, elkarbizitzarako giro ona sortuz. Azpimarratu nahi dugu ikasketa kooperatiboaren ezarpena Lehen hezkuntzan, EntusiasMAT programa didaktiko-pedagogikoaren erabilera matematika arloan, 1×1(ikasle bat, ordenagailu bat) proiektuaren sarrera edo ikasketa ingurune birtuala Lehen hezkuntzako 5. ikasmailatik aurrera. Izan ere, 2017 urtetik Sare_Hezkuntza_Gelan parte hartzen dugu. Programa honen xedea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak irakatsi eta ikasteko prozesuetan barneratzea da.
ULIBARRI ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programan ere parte hartzen dugu eta ingelesaren ikasketa bultzatzen dugu baliabide ezberdinak erabiliz: irakasgai bat ingelesez, ikasgelaz kanpoko jarduerak ingelesez edo jarduerak prestatuz ingeles-laguntzailearekin.
Ibilbide hau dela kausa, azken urteotan hainbat onarpen jaso dugu, besteak beste: Ohorezko Garbikide 2003 urtetik, Ikastetxe Jasangarriaren ziurtagiria, 2011 Zilar-Q (Kudeaketaren kalitaterako Euskal saria), IKT heldutasun ziurtagiria (erdi-mailakoa) eta Kirolarekiko eta Osasunarekiko eskoka konprometitua (brontze maila).
Parque de Santurtzi 7
48980 Santurtzi
Bizkaia
sjosesan@planalfa.es
944612536
32Ikasgela
55Hezitzaileak
780Ikasle
Hezkuntza maila
- Haur hezkuntza
- Lehen hezkuntza
- DBH
- Batxilergoa
Hizkuntza eredua
- A eredua
- B eredua
- D eredua
Zerbitzuak
- Jangela
- Eskolaz kanpoko ekintzak
- Goizeko gela