Kalitate politika
Kristau Eskola humanismo kristauan oinarritzen da eskola eraldatzaile, inklusibo, ebanjelizatzaile, bikain eta berritzaile sare bat bultzatzeko, pertsonei lagunduko diena bizitzarako prestatzen.
Nahi dugu gure sarea izatea:
- Aitortua euskal hezkuntza sisteman, gizarteak eskatzen duen sare baliodun eta beharrezko gisa.
- Erreferentea gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan.
Gure balioak dira:
- Pertsona… gure bokazio nagusia pertsona da (ikasle bakoitza, hezitzaile bakoitza, familia bakoitza). Pertsona erdigunean jartzen dugu (kontuan izanik alde interesdunen beharrak eta itxaropenak).
- Proaktibitatea… ausartak izan nahi dugu, etorkizunerantz aurrera egiteko balioko duten proposamenak eginez. Gure bokazioa da proposatzea eta eskaintzea gogoeta, ezagutza eta konpromisoa, eta hobera egitea etengabe.
- Zerbitzua… gure balioen muinean dago zerbitzua eta laguntza eskaintzea Instituzioei, ikastetxeei eta gizarte osoari.
- Erantzunkidetasuna / lankidetza… gure egitekoa betetzen dugu guztiz sinetsita funtsezkoa dela ikastetxe guztiak inplikatzea proiektu partekatu batean, hezitzaileak, familiak eta gizarte, enpresa eta instituzio agenteak barne harturik.
- Gardentasuna / zintzotasuna… beharrezkoa iruditzen zaigu partekatzea informazioa, kezkak, ezagutza eta esperientziak, modu argi, ulergarri, egiati eta eskuzabal batean, lege eta araudi betekizunak betez beti.
Martxoa 2021