Ama batek edo aita batek aukeratzen gaituenean, Kristau Eskolaren hezkuntza eredua baino askoz gehiago aukeratzen ari da. Gu guztiok aukeratzen ari da: hezkuntza eredu bat praktikan jarri eta errealitate bihurtzeko ardura dugun irakasleak.
Kristau Eskolaren hezkuntza proiektua kalitatearen eta berrikuntzaren erreferentzia da eta, horregatik, gero eta pertsona gehiagok aukeratzen gaituzte haien seme-alabak
pertsona oso gisa trebatzeko, maila emozionalean nahiz intelektualean.
Indibidualismoa, balio falta eta “lehenik ni” nagusi diren gizarte honetan, guk, Kristau Eskolako irakasleok, konpromiso bat eta eginbehar bat ditugu: ikasleak pertsona gisa trebatzea. Pertsona osoak izan daitezen. Maila intelektualean nahiz emozionalean. Bizitzen eta elkarrekin bizitzen jakin dezaten.
Kristau Eskolak 130 ikastetxetik gora ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan banatuta, eta
hezkuntza sare indartsu bat osatzen dugu. Hezkuntza ireki, humano eta integral baten aldeko apustua egin dugu,
eta ehunka milaka ikasleri lagunduko diegu bizitza osoan zehar.
Gurea hezkuntza proiektu zehatz eta integratzaile bat da, pertsona bere osotasunean hartzen duena.
Alderdi intelektuala eta humanoa kontuan hartuta.
Ikasleak jartzen dituena gunean, eta aldaketaren eragile bihurtzen dituena garai berrietara egokitzeko.
Baina gure hezkuntza proiektuak eta atzetik dakarren guztiak ez lukete ezertarako balioko egunero-egunero pasioak eta jarraikitasunak gidatuta lan egingo ez bagenu. Gela barruan nahiz handik kanpo.
Eskaintzen dugun hezkuntzak gizarte gisa izango dugun etorkizunaren maila berean egon behar du.
Horregatik, pedagogia eredu eguneratu eta berritzaile bat sustatzen dugu,
eta erronka horri uste osoarekin, eginahalak eginez eta balio handiarekin erantzuteko konpromisoa hartzeko gai diren profesionalez inguratzen gara.
Tresna teknologiko eta metodologiko modernoenei probetxurik handiena ateratzen dien eredu bat, adorearekin eta balioetan hezteko. Zimenduetatik jakintzara.
Jakin-mina izango duten pertsona sortzaile, autonomo, eleaniztun eta osoak garatzen dituena, esfortzuaren kulturaz eta gaitasun sozialez jantzita, eta komunitate kolaboratibo, solidario, anitz eta enpatikoagoak sortzeko gaitasunarekin.
Zuetako bakoitzari esker, Kristau Eskola erreferentzia da hezkuntzaren arloan, eta gure gizartea hobetzen laguntzen du, bizitzako erronka pertsonalei eta profesionalei aurre egiteko gai izango diren pertsonak trebatuta.
@Kristau Eskola
Zimenduak jarri. Jakintza eraiki.