23 otsaila, 2023

Blog KE Innova

Aukera Topaketa 2023

AUKERA TOPAKETAren 8. edizioa dugu gaurkoa. Garena eta egiten duguna elkar banatzen. Balioak eta ezagutza sustatuz, betiere sarea eginez, eta hezkuntza integrala kontuan edukiaz.

Pedagogiari aplikaturiko teknologiaren erabileran, Kristau Eskolan, AUKERA programaren bitartez, bide luzea egin dugu, eta horri esker, oinarri sendoak finkatu ditugu aurrera egiten jarraitzeko eta gizarteak eskatzen dizkigun beharrei erantzuteko.

Datozen 2 urteetan, ikastetxeei gaitasun digitala lantzea eskatu zaizue CompDigEdu Europako Markoa jarraituz. Zein helbururekin? Modu analogikotik modu digitalerako trantsizioa bermatzea, eta teknologia digitalek ematen dizkiguten aukerak aprobetxatzea, ikasleek gehiago eta hobeto ikas dezaten. Koherentzia kontu bat da: eskolak gizarteren bide berdinetik jarraitu behar du gizarteak dituen beharrei erantzun nahi badie.

Digitalki ere gaituak diren pertsonak prestatu ahal izateko, lehen urratsa digitalki gaituak diren irakasleak izatea da.

Helburu horrekin, eta CompDigEdu programaren baitan, Kristau Eskolako mentore taldea lanean ari da sareko irakasle guztiek prestakuntza jaso eta beren gaitasun digitalaren maila lortu ahal dezaten, erantzukizun konpartituaren bidez.

Halaber, beharrezkoa izango da ikastetxe guztiek Europako esparruetara egokitutako proiektu digital bat egin eta garatzea, ikasleen konpetentzia digitala garatzeko.

Hortik gure leloa, “Irakasleak trebatuz, ikasleak gaituz”, eta sare lanean aurrera eginaz, AUKERA BERRIAK ERAIKITZEN jarraitu nahi dugu, berrikuntza sustatuz, eta eten digitala saihestuz.

Gaurkoan guztiak gara protagonista. Gure ESKER ONA jardunaldi hau posible egin duzuen guztioi, eta bertara gerturatu zareten guztioi ere.

#MadeInKristauEskola

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu