2 maiatza, 2023

Blog KE Innova

Bullying edo Eskola-jazarpena, defentsa-jokabide bat

Ikastetxeei eta familiei asko kezkatzen dien jarrera bat dugu; eta, aldi berean, prebentziorako eta esku-hartu ahal izateko sortarazi dituen programa ezberdinetara eraman duena. Noski, arazoa identifikatzea eta erantzuna ematea garrantzitsua da eta ezinbestekoa, baina garrantzitsuagoa deritzogu beste pausu bat ematea: jarrera horren sorrerara edota sustraira begirada aldatzea, pertsonarengan beharrezko jarrera aldaketa, egiaz, eman edota gerta dadin.

Horretarako, ezinbestekoa da ulertzea pertsonarengan zerk eragiten duen horrelako jarrera hain bortitzak eta mingarriak, bai jasaten dituenarentzat bai egiten dituenarentzat. Eta, hain zuzen, ikuspegi neurozientifikoak kontzeptualizazio berri bat dakar egoera honen aurrean eta zergatian: memoria emozionala eta identitate-sinesmen negatiboak. Horregatik, komeni da hezitzaileok galdera hau egitea:

“Zer azaltzen du jarrerak?”

Eskaintzen diogun erantzunak eramango gaitu esku-hartze esparru egokira hurbiltzen, eta ez soilik denfentsako jokabideak aldatzea; hau da, protokolo bat soilik aurrera eramatea. Gero eta beharrezkoa gertatzen da, estrategia orokor bat planteatzea, elkar banatzen diren erizpide amankomun bat ezarriaz, non azpian dauden min emozional inkontzieteak identifikatu, ulertu eta artatu daitezen, benetan sendagarria ger dadin, eta, egiaz, bilatzen eta aurkitu nahi dugun jarrera aldaketa gerta dadin.

Beraz, funtsezkoa da defentsa-jokabideen azpian dagoen min emozionaletik abiatzea hezkuntzaren esku-hartzea benetan sendagarria sortzeko. Horrela, bakarrik, lortuko dugu ongizatea berreskuratzea eta benetako portaera-aldaketa egokia burutzea. Horretarako, garrantzitsua, baita ere, gure burmuineko funtzio zehatz batzuek entrenatzea eta estimulatzea. Eta, hori, posible da, tresna egokiak eskainiaz.

Kristau Eskolan, gure sorreratik, ulertu dugu pertsonak bere balioa duela, ez egiten duenarengatik, bere berezko izaeragatik baizik, eta guzti horrek hezkuntzan duen eraginarekin. Zinez sinisten dugu hezkuntzaren zeregin nagusia honako hau dela: “pertsonaren izatearen” beharrei erantzutea, eta “bizitzen eta elkarrekin bizitzen ikastea”. Hau da, prozesu integralean laguntzea: akademikoa, intelektuala, kognitibioa, sozioafektiboa, emozionala eta espirituala.

Horregatik nahi dugu ikastetxeak ongizaterako guneak izatea, pertsona bakoitza ongi hartua, lagundua eta zaindua sentitzea, bere osotasunean osoki onartua; bakoitzaren erritmoa errespetatzea eta gaitasunetan konfiantza izatea; ez epaitzea, ulertu baizik; eta huts egiteak eta akatsak ikasteko aukera modura hartzea. Eredu hori, gainera prebentiboa dela jakinik.

GuGan programa neurozientzatik eskaintzen den erantzuna da modu eragingarriz ikastetxeetan hezkuntza emozionalaren erronkari aurre egiteko. Bere berritasuna eta izatearen arrazoia desegokituak diren eta defentsako jokabideen jatorrietara joatean datza, ‘konponbideen kultura’ batetik.

Egileak: Kristau Eskolako GuGan taldea.

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu