29 azaroa, 2022

Blog KE Innova

Kristau Eskola ‘Hitzez ekiteko garaia’n ere

Kristau Eskolak bat egiten du Euskaraldiarekin. Parte hartzeaz gain, hura sustatu ere egiten du. Halaber, Euskaraldiaren aurrean, eta prestakuntzaren garaian, hainbat dinamika bideratzen ditu: alde batetik, sarearen egoitza gisa, eta, bestetik, sareko ikastetxeekin egiten duen sustatzeko lana.

Egoitza bezala, entitate bezala izena ematen du, ariguneak sortuaz; Euskaraldiak irauten duen bitarteko komunikazio plana zehazten du, sare sozialetan, hedabideetan eta web orrialde propioan egunez egun isladatuz mezu laburrak, blogak, ikastetxeen esperientziak…; Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren egitasmo ezberdinetan parte hartuaz: formakuntza, aurkezpenak, emanaldi eta bestela jarduera guztietan; eta Topaguneak egituratuta daukan Haur eta Nerabe Batzordean ere aktiboki arituaz.

Sareko ikastetxeen sustatzaile ere badenez, 123 ikastetxeetako irakasle guztiei Euskaraldiaren prestaketa bitartean, bereziki, informazio zabaltzen joaten zaie: ikastetxe bakoitza entitate gisa izena ematera gonbidatuz; sortzen diren azkeneko berriak elkarbanatuz; ikastetxe bakoitza kokatzen den lekuan, lekuko batzordearekin edota erakundeekin parte hartzera ere bultzatu; Haur eta Nerabe Batzordetik sortzen diren baliabide didaktikoak elkarbanatuz, kontuan edukiaz Euskaraldian, rola zehatza hartuaz, 16 urtetik aurrera parte har daitekeela, biana gure ikastetxeetan dauden haur, nerabe eta gazte guztiei jakinariz curriculum aldetik lanketa ezberdinak egiteko hainbat errekurtso didaktiko bitarteko eta ugariak dituztela; ekimenaren garaian egiten ari diren guztia biralizatzea bultzatuz…

Kontutan edukiaz ikastetxe guztiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskakizunetara egokitu behar dutela, baita hizkuntzari dagokionez ere, egoitzatik behar duten laguntza guztia eskaintzen ahalegintzen gara, euskara, euskal kulturan txertaturik, ardatz izan dadin: formakuntzan, egitasmoak edota planak egiteko orduan, zalantzak argitzeko eta erantzunak aurkitzeko… Gure ikastetxeentzat etengabeko bidelagun izan nahi dugu. Eta, bestalde, haien praktika onak, emaitza garrantzitsuak agerian jarri, sare gisa ere indartuz eta elkar lagunduz.

Kristau Eskola bere lurraldean errotuta dago. Sorreratik, hezkuntzan dugun gure izatea eta zerbitzua gure herri honetan kokatzen da, herri honetan txertaturik, herri honetarako eta mundura begira eta zabalik. Guztian, errotik sendotu nahian. Horretan diraugu, gogoz eta konbentzimenduz. Eta, hortik ere, gure kulturarekiko —hizkuntzarekiko— konpromiso tinkoa eta zentzuzkoa dugu.

Horregatik, Kristau Eskolak Euskaraldian parte hartzen du: Euskaraldian parte hartzea eta sustatzea garbi daukagu, zaintzen saiatzea eta bultzatzea, eta bide berriak irekitzeko aukerak bilatzen joatea, komunikazioarekin berarekin hasita.

Egilea: Arantza Jaka, Euskaraldiko  ekimenen koordinatzailea Kristau Eskola-n

Aurkitu zure interes eta beharretara ondoen egokitzen den Kristau Eskolako ikastetxea

Ikastetxea bilatu