Kmmunity (Nazioartekoratzea)
Gida eta akonpanamendu zerbitzua nazioartekoratze proiektuetan, Erasmus+.
Kristau Eskolaren nazioartekotze plana bizi dugun eta gure ikasleek bizi duten, eta batez ere, biziko duten garaiarekiko erantzun natural gisa sortu zen.
Dena dela, ingurura egokitzeko erantzunaz haratago, errealitate anitz eta global batera ireki izanak bide hori egiten duten pertsonei kanpoko eta barreneko errealitateak ezagutaraztea ekarriko diela uste dugu, mundua egiteko eta munduan egoteko modua aberastuko dietenak.
Horretarako, Europar Batasuneko gazteria, prestakuntza eta kirol egitasmoa den Erasmus+ programaz baliatzea erabaki dugu; izan ere, proiektuetarako ibilbide eta formatu ugari eskaintzeaz gain, inklusioaren aldeko apustu sendoa egiten du, ikastetxe guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Europako beste elkarte batzuekin izan dugun lankidetzak egiten du aberasgarri egitasmoa, proiektuen trukaketa eta praktika egokiak erraztu eta sustatzen dituen kide-sarea sortzeko asmoz. Gure proiektuaren ardatzak lau dira:
- Sarearen sorkuntza: Europako hainbat herrialdeko ikastetxeen artean loturak sortzeko zubi lana egiten dugu.
- Bitartekaritza: sare ugaritako kideen artean identifikazioa eta harremana errazten dugu.
- Prestakuntza: ikastetxeen nazioartekotze prozesua babesten dugu, hainbat bidetik eskainitako prestakuntza bidez.
- Komunikazioa eta behatoki zerbitzua: ikastetxeei berrikuntzen eta deialdi guztien berri ematen diegu, bai eta beren proiektuak hedatzen lagundu ere.