27 abril, 2020

Blog KE Innova

Etxealdetik EUSKARALDIRA

Ohitura aldaketa etxean hasten dela aintzat hartuta, Kristau Eskolak bat egiten dut @euskaraldiak, apirilaren 20a eta maiatzaren 3a bitartean, abiatu duen #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin.

Gehiago jakin nahi baduzu, segidan laburpentxoa eta egunero, gure sare sozialetan, parte hartzeko proposatzen dizuegun erronka.

Anima zaitezte! Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan.

Zertan datza #EuskaralditikEtxealdira ekimena

Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.

Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.

Animatu eta parte hartu!

 

Encuentra el colegio de Kristau Eskola que mejor se adapte a tus intereses y necesidades

Buscar colegio